Urdin Euskal Herri irratiko euskal artxiboak (1969-1990)
Artxibo-funtsa: Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Urdin Euskal Herri irratiko (France Bleu Pays Basque) euskal artxiboen funtsa 2000. urtearen hasieran digitalizatu ziren 297 zinta magnetikoz osatua da. Numerizazio kanpaina horren ondorioz 230 grabazio-ordu inguru gorde ahal izan ziren.
Funts horrek altxorrak gordetzen ditu, hala nola, 1969an Uztaritzen iragan "Ez dok amairu" kolektiboaren kontzertua (Peio eta Pantxoa bikotearen lehen agerraldi publikoa), Artze anaien parte hartzea Baionako Kontserbatorioan (1985), Xalbador inprobisatzaileari egindako omenaldia (1976an, hil baino ordu batzuk lehenago), Mattin bertsulariaren (1981) eta Etxahun-Iruri poetaren (1979) ehorzketa-mezak, Beñat Galtxetabururen azken dantzaldia Lasan (1990), baina baita Maite Barnetcheren eta Jan Battitt Dirassar-en euskal emankizunen hainbat emanaldi ere (1976-1984).
Kantuketan programaren baitan, Euskal kultur erakundeak artxiboen aztertzea eta sailkatzea bere gain hartu zuen 2001eko udan, France Bleu Pays Basque irratiak numerizazioa bururatu ondoan. Kattalin Totorikak eraman zuen lan hori, EKE-ren kondu.
Grabaketak
# | Erref. | Herria | Pasarteak | |
---|---|---|---|---|
1 | Beñat Galtxetabururen omenez | Lasa | 1 |
Bildumaren estatistikak
Zenbat lekuko:
2Zenbat oren:
1Zenbat pasarte:
1Soinu/bideoak sarean:
0