Bordaxuri antzerkia

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honen gaia Bordaxuri antzerki lana da, Hazparneko "Jeunes Basques" elkarte historikoaren antzerki taldeak* emanik 1977an. Piarres Larzabal apezak kontatzen du antzerki lan hau nola idatzi zuen eta zernolako inspirazio iturburuak izan zituen. Antzerkiaren hainbat pasarte ikus daitezke, ordrean agertzen diren jokolari hauekin: Frantxua Diratchette, Bernadette Urruty, Txomin Heguy (Bordaxuri), Piarres Duhalde, Janine Urruty.

* 1978an Zapeta xilotik sorkuntzaren inguruan izan ziren ikamiken ondorioz "Jeunes Basques"-etik bereizi eta, Bordaxuri Antzerki Taldea sortu zen 1978ko otsailan.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: BO00001273693

Grabaketa herria: Hazparne

Data: 1977-02-19

Iraupena: 0:16:52

Media mota: Bideoa

Gaiak: Kantua eta musika, Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.