Ganixon Bergara "Txistu"

Sorturtea: 1925

Heriotze urtea: 2020

Afiliazio herria: Sara

Ganixon Bergara Saran sortu zen 1925eko irailaren 6an, Olhabide auzoko Hiriburua etxean. Laborari familian sortu zen, baina ez zitzaion sekula laborantza gustatu. Haatik, kantuarentzat eta musikarentzat beti erraztasunak ukan zituen. Kantu franko ikasi zituen, bereziki bere aitatxirekin, eta 7 urtetan jadanik ehun bat kantu bazekizkien. Zertifikata 12 urtetan ukan zuen, eta orduan hasi zen solfeoa eta txistua ikasten Saran errefuxiatua zen Hego Euskal Herriko euskaldun batekin. 1939an, ebanozko lehen txistua ukan zuen. Orduz geroztik bere irakasleak erakutsi bidetik segitu zuen: bestaz besta ibili zen Euskal Herrian gaindi, eta egun guziez bere teknika zaintzen eta hobetzen zuen.
1947an Bidegainea etxea erosi zuen eta Txistu hotel-jatetxea sortu; erretreta hartu zuen 1980. hamarkada bukaeran. Bere ostatuan lan egiten zuen, eta aldi berean bizi osoan txistuan ari izan zen Euskal Herriko plazetan. Bere biziaren bukaeran, Ganixonek 1939az geroztik lagun zuen bere txistua Sarako Herriko Etxeari utzi zion. 2020ko uztailean zendu zen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 EKE-MUS1947.006.121 "Errakozu ene partez milaka goraintzi" kantua 1947-09-12 0:02:15 Sara Claudie Marcel-Dubois, Marie-Marguerite Pichonnet-Andral
2 145 145 - Ganixon Bergara 2012-03-12 0:55:17 Sara Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Sarako Ganizon Bergara txistularia 0:30:07
2 Kantua eta txistua maite 0:05:22

Artxiboko irudiak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.