-
|
- Euskara
Mikele Berhocoirigoin
1955
Afiliazio herria:
Gamarte
Mikele Hirigaray (ezkondu ondoan Berhocoirigoin) 1955eko maiatzaren 5ean sortu zen Aldudeko Gortairia izeneko etxean. Bost haurrideko familia bateko hirugarren neska da (3 neska eta ondotik, bi mutiko), baina laugarrena, sortzen berean hil zen.
Mikele Aldudeko eskola pribatuan ibili zen 6 urte bete zituenetik. Ondotik, Baigorriko Bil Etxean ibili zen eta han BEPC agiria lortu zuen 1970ean. Ondotik, urte bat eman zuen Donibane Garaziko Argizabal menaiu zentroan, baina ikasketak utzi behar izan zituen familiako etxaldean lanean aritzeko. Alabaina, ahizpa zaharrenak ikasketak segitu zituen eta bigarrenak baserria utzi zuen, maiteminduta.
1972an, Michel-en ezagutza egin zuen Gazteri laborari katolikoaren bidez (JAC), eta aita nahigabeturik ere, berak ere familiako etxaldea utzi zuen 1973an. Anaia gazteak segida hartu zuen orduan.
Uztaritzeko Seminario Ttikian sukaldari bezala aritu ondoan, Michel Berhocoirigoin-ekin ezkondu zen 1976an eta Gamarteko Uhartia etxean plantatu ziren, lehengo heiaren tokian egin apartamenduan. Hiru haur ukan dituzte: Iñaki (1979), Leire (1982, zendua) eta Jenofa (1985). Ezkondu ondoko lehen urteetan, Mikele sukaldari bezala aritu zen Donibane Garaziko Cabrol klinikan. Hau 1978an hetsi zelarik, espos lagun kolaboratzaile bezala plantatu zen bere senarraren etxaldean. Senarra biziki engaiatua baitzen laborantza sindikatuaren munduan, guttitan elkarrekin gertatu dira etxaldeko lanen egiteko.
Hogeita hamar urte berantago (2009), Michel Berhocoirigoin da espos lagun kolaboratzailearen estatutua hartu zuena, Mikelek Iñaki semearekin GAEC moduko laborantza elkarrekin kudeatzeko elkargo bat muntatu zuelarik.
2016an, osasun arazo batzuen gatik, Mikelek GAEC hori desegin behar izan zuen beste sail batean lanean hasteko (adineko jendeei edo elbarrituei zuzendu egonaldiak). 70 urte bete arte hortan aritu nahi luke, 2017an hasi erretreta sariaren osatzeko.
2014ko azaroaz geroz, Mikele eta Michel Berhocoirigoin berriz antolatua izan den Uhartiako borda zaharrean finkatu dira. Uhartia etxaldea beren semearen eta haren familiaren eskuetan utzi dute.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 281 | 281 - Mikele Berhocoirigoin | 2016 | 1:39:33 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Mikele Berhocoirigoin: Aldude Gortairiako alaba | 0:05:56 | |
| 2 | Haurtzaroa Alduden | 0:09:59 | |
| 3 | Baserriko lanen banaketa Aldude Gortairian | 0:05:31 | |
| 4 | Uhartera arribatzea | 0:03:48 | |
| 5 | Mikele, ezkonlagun kolaboratzailea laborantzan | 0:08:47 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Haurtzaroa laborari etxe batean | 0:03:23 | |
| 2 | Lanak laborari etxe batean | 0:03:22 | |
| 3 | Ezkonlagun kolaboratzailea | 0:04:20 | |
| 4 | Garaziko emazteak argitan | 0:30:18 |