-
|
- Euskara
Louis Biscaichipy
1920 / 2017
Afiliazio herria:
Ezterenzubi
Louis Biscaichipy Ezterenzubi Agerrian sortua da 1920ko apirilaren 22an. Urte bat duenean, familia Eiheraldean plantatzen da. 7-11 urte artean, Ahatsako osaba baten etxean egoiten da, bere sortetxetik 3 oren bideetan, oinez. 11 urtetan, Eiheraldera itzultzen da. Hor lan ttipi frango eginen ditu 14 urtetan bortura artzain joan aintzin (Artxilondo). 19 urtetarik hara, artzaingoan segitzen du lau urtez, beste etxalde batzuendako. 1944an Esterenzubira ezkontzen da, ezkontza hortarik 7 haur sortuko dira. 1969an alargundurik, abiatzen da Ameriketara. Kalifornian 6 urte pasatu ondoren, etxera sartzen da artzaingoan segitzeko.
2017ko maiatzaren 26an zendua da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 6 | 6 - Louis Biscaichipy | 2007 | 1:16:22 | Pantxika Maitia |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ezterenzubiko haur baten bizia 11 urte artio (1920-1931) | 0:05:50 | |
| 2 | Bizia bortuan Artxilondon | 0:02:54 | |
| 3 | Ogia eta mestura | 0:05:49 | |
| 4 | Mesturaren egitea | 0:02:21 | |
| 5 | Eguneroko eta besta egunetako janaria | 0:02:40 | |
| 6 | Igandetako eguna Ezterenzubin 1930 hamarkadan. | 0:05:51 | |
| 7 | Donibane Garaziko merkatua | 0:02:10 | |
| 8 | Mutil ezkondu arte (1940-1944). | 0:09:20 | |
| 9 | Kontrabanda Esterenzubin | 0:05:56 | |
| 10 | Etxe berri baten eraikitzea 1958an Ezterenzubiko mendian | 0:10:35 | |
| 11 | Ameriketara abiatzea 1969an | 0:02:46 | |
| 12 | Artzain bizia Kalifornian | 0:02:35 | |
| 13 | Artzain bizia neguan Kalifornian | 0:03:06 | |
| 14 | Artzain bizia udan Kalifornian | 0:06:50 | |
| 15 | Ardien erditzea | 0:02:17 | |
| 16 | Kaliforniako artzainaren oporrak | 0:03:51 | |
| 17 | Ameriketan irabazi dirua | 0:01:31 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ezterenzubiko mutiko gazte baten bizia (193O hamarkadan) | 0:04:58 |