Marie-Angèle Echevertz

Sorturtea: 1934

Heriotze urtea: 2017

Afiliazio herria: Bidarrai

Marie-Angèle Echevertz, Mari deitzen zutena, 1934an sortu zen Bidarraiko Arrusea izeneko etxean. Bizi guzia eman zuen Urrizateko ibarreko (Nafarroa) mugan eta Bidarraiko plazatik 7 kilometrotan kokatua den etxe horretan. 

Etxalde horren kokapen berezia dela eta, kontrabandarekin historia berezia ukan du, Turtxileneak bezala, zeinetako Jeanne eta Koxe Manuel Elicheche (13 AV 493-545) egoiliarrak filmatu ditugun ere.

5 urtetik goiti, Marik 1939-1945 gerlako gorabehera batzuk ezagutu zituen.  

Ez zen eskolara 9 urtetan baizik abiatu, bere ahizpa zaharrenak eskola utzi zuen momentuan. Alabaina, distantzia ikusirik, arratsetan bi ahizpek plazan lo egiten zuten. Marik ahizpa baten lekua hartu zuen aterpearen eta jatekoaren prezioa ez dadin burasoentzat pisuegia izan. 

Ikasteko errextasunak bazituen eta zertifikata besteen adin berean lortu zuen, hots 14 urteetan.

Ondotik, 1948tik 1952ra neskato bezala aritu eta 1952an etxera itzuli zen etxaldearen segida hartzeko.  

Hamaika urte berantago ezkondu zen Erratzuko (Urrizateko ibarra, Nafarroan) gizon batekin eta bost seme ukan zituen. 

Artzaingoaz bizi ziren (udan ardiak Itsusiko Harrietako mazeletan ezarriz, eta neguan, ibarreko pentzetan) eta bereziki, kontrabandaz.  Gaur egun, Mariren semeak etxaldearen segida hartua du. Etxaldea bakarrik hiru hektareko pentzez inguratua da. Itsusiko Harrien magalean kokatua da, Bidarraiko Harpeko Sainduaren ondoan. Marik Euskal Herriko harpe mitiko horren inguruko sinesmenak aipatzen ditu ere. 

Filmatua izan zelarik, Mari alarguna zen. Sasoinen erritmoaren eta ardien transhumantziaren arabera, bere semea sortetxearen eta bere emaztearen Donostiriko sortetxearen artean bizi da. 

Marie-Angèle Echevertz 2017ko ekainean zendu zen. 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 131 131 - Marie-Angèle Echevertz 2011-11-10 1:19:09 Bidarrai Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Kontrabanda Bidarrain 0:10:30
2 Bidarraiko Harpeko Saindua 0:04:14
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.