Anita Esponde

Sorturtea: 1951

Afiliazio herria: Ahetze

Anita Esponde 1951ko ekainaren 22an sortu zen Senpereko Jauregiborda baserrian. Lau haurridetarik hirugarrena da bera.

4 urte eta erdirekin herriko eskola pribatura joaten hasi zen 7 urte arte.

Familia San Martin egunez (azaroak 11) Ahetzera aldatu zen Marimartienea baserrira. Anita eskola publikora joan zen 12 urte arte.

1963tik 1975era, amari laguntzen zion herrian 1962tik kudeatzen zuten Iriartia jatetxean.

1971ean ezkondu eta 1975eko urriaren 5ean bere senarraz bereizi, jatetxea eta herria utzi, eta Baionara joan zen bizitzera bere biziko gizonarekin: Txomin Ezponda bertsolaria.

1975 eta 1980 artean Baionako hainbat saltokitan saltzaile izan zen eta 1978an alaba ukan zuen.

1980 eta 1983 artean, Arbonako "Guyenne et Gascogne" denda hartu eta Ahetzera itzuli zen bizitzera, 1983ko uztailaren 31ean, bikoteak eraiki berri zuen etxera (1977ean erosi lur sail batean).

1983 eta 1988ko ekaina artean, Anitak salmentan segitu zuen (Styleco dendan, Donibane Lohizunen) eta semea ukan zuen 1988ko abenduan.

Laneko azken 17 urteak Biarritzeko garbitoki batean pasatu zituen (1990-2007).

Anita 1981ean berriz ezkondu zen zibilean, eta 1985ean elizan. Gaur egun erretretaz gozatzen du.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 251 251 - Anita Esponde 2015-11-24 1:15:39 Ahetze Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.