Txomin Ezponda

1937
Afiliazio herria: Ahetze

Txomin Ezponda, frantses egoera zibilaren arabera Dominique Esponde, Jatxuko (Baxe-Nafarroa) etxalde txiki batean 1937ko irailaren 9an sortu den bertsolaria da. Bost haurrideetarik (bi mutiko eta hiru neska) gazteena da.

Herriko eskola publikoan ikasi zuen 14 urte arte eta hortik etxaldean laguntzen hasi zen.

17 urterekin hasi zen uda Garazi eta Jatsauneko mendietan pasatzen, eta neguak Iholdi inguruan igarotzen zituen.

Soldaduska 1957 eta 1960 artean Algerian egin zuen. Gero banaketari lanetan aritu zen, lehenik Bokaleko Duprat arno negoziantearentzat (1960-1962) eta ondotik Biarritzeko Butagaz enpresarentzat (1962-1971).

Ibilbide profesionala Bascogel enpresako ordezkari gisa burutu zuen (1971-1998).

Txomin Ezponda 1963an ezkondu zen eta lehen alaba 1966an ukan zuen. 1975ean emazteaz bereizi eta Anita Olatzekin beste bi haur izan zituen (1978 eta 1988).

Gaztetan, Txominek herriko zaharrak entzuten zituen bertsotan baratze lanak egiten zituztenean. Tabernetan eta artzain lagunekin bertsotan hartzea atsegin zuen.

Publikoari lehen bertsoak 18 urte zituela eskaini zizkion, Donibane Garazin, Xalbador ospetsuarekin batera, ihauteri baten karietara.

Lehen lehiaketa 1964ean izan zuen. Ordutik etengabe aritu da Euskal Herriko plazetan, herriko besta, kermeza eta norgehiagoka zenbaitetan. Txapelketa batzuetan ere parte hartu izan zuen, bereziki Nafarroan non 1983an garaile izan baitzen.

Txominek publiko aitzinean agerraldiak egiteari utzi egin zion 2007tik goiti, gutxi gora behera bere oholtzakide zen Ernest Alkhatekin (1951-2008) batera.

Ikus ere:

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-102 Xalbador 1977 0:32:39 Maite Barnetche
2 MB-128 Mattin bertsolari aheztarra 1978 0:16:44 Maite Barnetche
3 MB-137 Agur eta ohore Mattin Ahetzekoari (azpitituluekin) 1978 0:16:37 Maite Barnetche
4 MB-161 Xanpun 1979 0:15:04 Maite Barnetche
5 MB-168 Euskal besta 1980 0:55:45 Maite Barnetche
6 MB-183 Pertsularien xokoa (azpitituluekin) 1981 0:15:02 Maite Barnetche
7 MB-205 Xanpuni omenaldia: lehen partea 1982 0:14:31 Maite Barnetche
8 MB-206 Xanpuni omenaldia : 2. partea 1982 0:15:16 Maite Barnetche
9 MB-258 Koblariak Xuberon 1984 0:15:12 Maite Barnetche
10 MB-279 Ainhizako irri gaua 1985 0:14:47 Maite Barnetche
11 250 250 - Txomin Ezponda 2015 1:11:51 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Hastapenak bertsularitzan 0:03:27
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.