Eñaut Etxamendi

Sorturtea: 1935

Afiliazio herria: Ezterenzubi

Eñaut Etxamendi 1935eko abuztuan sortu zen Ezterenzubiko mendialdeko Mendiburua izeneko etxean. Zorzi haurrideko familia batean hazi zen.

12 urte arte auzoko eskola publikoan ibili zen, baina 5 urtetan agertu zitzaion osteomielitisak laborantzaren eta artzaingoaren bidea uztera behartu zuten. Orduan, Belloc-eko monastegiko bidea hartu zuen, baina 1954an utzi zuen, ez baitzuen apez bilakatzeko asmorik. 

Terminaleko urtea Paueko Immaculée Conception lizeoan iragan ondoan, Batxilergoa lortu zuen 1955ean eta ondotik, Okzitaniako Tolosako Purpan-eko ingenieritza eskolara joan zen (1955-1958).

Hartaz baliatu zen zientzia politikoen ikasteko ere eta 1958ko ekainean, ingeniari titulua lortu zuen. Urte bereko irailean gainera, Ikasketa politikoen institutuaren titulua erdietsi zuen ere. 

1959an ezkondu ondoan, kooperazio bi urte pasatu zituen Senegalen (1959ko azarotik 1961eko uztailera). Beren lehen haurra han sortu zen.  

Ondotik, handik itzuli eta laborantza irakaskuntzan hasi zen, lehenik Loire-Atlantique departamenduan (Le Landreau herriko Briacé formakuntza poloan 1961eko irailetik 1963ko ekainera) eta gero lau ikastetxe ezberdinetan (Donapaleun, Donibane-Garazin eta Hazparnen - 1963ko irailetik 1967ko ekainera).

Denbora hartan, beste hiru haur sortu ziren 1962, 1963 eta 1965ean.

1967ko uztailean Bithirinako Harandokia baserrian landaretegien garatzeko asmoz plantatu zenetik, ikastetxe bakar batean eta 12 orenez izan zen irakasle (geroztik Jean Errecart lizeoa bilakatu den Donapaleuko Théodore d’Arthez institutuan). 

Eñaut Etxamendi 1997an erretiratu zen irakaskuntzatik (62 urtetan) eta 2009an laborantzatik. 

1960 hamarkadaren hastapenean, Enbata mugimenduko lehen militanteetarik bat izan zen. Ezagutua da ere euskal kantagintzaren arraberritzean parte hartu zuelako. Alabaina, 1965-1966tik goiti, 48 urtez Donapaleuko laborantza lizeoan ezagutu Eñaut Larralderekin kantatu zuen. 60 kantuz osatzen den beren errepertorioko abesti gehienak Eñaut Etxamendik berak idatziak ditu. Hitzak Euskal Herriko arazo politikoei eta sozio-ekonomikoei buruzkoak dira. Etxamendi-Larralde bikotea 1960 urteetarik 1980 urteetara  euskal jendartean zabaldu zen sukar militante horren adibide argia da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-131 Ainharbe 1978-05-20 0:17:56 Ainharbe Maite Barnetche
2 EKE-6 EKE-6 - Eñaut Etxamendi 2000-11-15 0:19:08 Bithiriña Mathieu Mendizabal
3 EKL-3-1 EKL-3-1 - Eñaut Etxamendi 2009-09-12 0:10:37 Bithiriña Maite Deliart
4 EKL-3-2 EKL-3-2 - Eñaut Etxamendi 2009-09-12 0:07:00 Bithiriña Maite Deliart
5 EKL-3-3 EKL-3-3 - Eñaut Etxamendi 2009-09-12 0:09:50 Bithiriña Maite Deliart
6 265 265 - Eñaut Etxamendi 2016-03-04 2:14:10 Bithiriña Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Barnealdeko laborantza 196O hamarkada hastapenean 0:05:26
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.