-
|
- Euskara
Jean-Louis Harignordoquy "Laka"
1954
Afiliazio herria:
Baigorri
Jean-Louis Harignordoquy izengoitiz Laka 1954ko apirilaren 29an sortu zen Baigorriko Lakaenea izeneko etxean (Nafarroa Beherea). Bere aita, Eñaut Harignordoquy eiherazaina zen eta bere ama Gaxuxa Bereterbide. Zazpi haurrideko familia bateko gazteena da.
BEPC agiria orain Donostei deitzen den Baigorriko Bil Etxea kolegio pribatuan lortu zuen eta BTA agiria Hazparneko Saint-Joseph laborantza lizeoan. Ondotik, goi mailako ikasketak (laborantza teknikak eta enpresa kudeaketa) Castelnaudaryn egin zituen.
Lehen esperientzia profesionala laborantza irakaskuntzan Donibane Garazin ukan zuen (1976ko irailetik 1979ko ekainera) eta gero, Izan kolektibo abertzalearentzat aritu zen lanean (1979-1982).1982tik goiti, Hemen elkarteko animatzaile iraunkorra bilakatu zen, honen helburua Euskal Herriko ekonomiaren garapena laguntzea zelarik.
1985ean, familiako eihera lantegi hidroelektriko batean aldarazi zuen eta Angeluko Maite Iturburua-rekin ezkondu zen. Hiru alaba ukan dituzte.
Gaztetarik, Jean-Louis Harignordoquyk kantuaren gustua ukan du eta 1974an Baigorriko Ibaigorri koruan parte hartu zuen.
Xalbadorren Odolaren Mintzoa autobiografia eta olerki bilduma irakurtzean biziki hunkitua izan zen eta bertsularitzaren ganako tirria orduan piztu zitzaion.
1978an, bere lehen bertsu saioan parte hartu zuen Hazparnen Joanes Arrossagaray eta Itxaro Borda-rekin, 1981ean Zaldibiako (Gipuzkoa) Artxanberri sarian bai eta beste bertsu txapelketa batzuetan ere. 35 urtez Euskal Herriko herri anitzetan aritu da belaunaldi ezberdinetako beste bertsulariekin eta bereziki Azkaineko Fermin Mihura-rekin. 1980an, Bertsularien Lagunak elkartearen sortzean parte hartu du eta 1998a arte, horren kide aktiboa izan da.
2007an, Elizatik plazara Baigorriarren gisara deitu CDa argitaratu du. Biziki maite du bertsuak idaztea eta Herria astekariarentzat artikuluak idaztea ere. Euskarari biziki atxikia zaio eta euskararen alde biziki engaiatua da, beretako kulturaren eta Euskal Herriaren geroaren gakoa baita.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-113 | Baigorriko etxe sartzea | 1977 | 0:15:16 | Maite Barnetche | |
| 2 | MB-297 | Bertsulariak Saran | 1986 | 0:17:22 | Maite Barnetche | |
| 3 | OXT-2000-DAT-11 | Senpereko kantu xaharraren eguna (2000-2001) - Grabaketak (3/7) | 2000 | 0:39:54 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 4 | OXT-2000-DAT-10 | Senpereko kantu xaharraren eguna (2000-2001) - Grabaketak (2/7) | 2000 | 1:28:10 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 5 | 247 | 247 - Jean-Louis Harignordoquy | 2015 | 1:35:13 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Uso zuria errazu | 0:03:43 | |
| 2 | Herribehera | 0:04:16 | |
| 3 | Loriaturik abiatzen naiz | 0:02:43 | |
| 4 | Mendi gainean elurra dago | 0:02:53 | |
| 5 | Lakaenea, familiako eihera | 0:05:39 | |
| 6 | Familiaren aurkezpena | 0:03:25 | |
| 7 | Euskal kantua suharki maite | 0:04:49 | |
| 8 | Kantikak, xantreak eta parropiako koralak | 0:02:56 | |
| 9 | Bertsolarien lagunak elkartearen hasierak | 0:04:02 | |
| 10 | Bertso eskolen sorrera | 0:03:33 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Erramouspe, Bankako xantrea | 0:01:10 | |
| 2 | Kanturako afizioa | 0:03:21 |