-
|
- Euskara
Michel Itçaina
1933 / 2025
Afiliazio herria:
Itsasu
Michel Itçaina 1933ko azaroaren 19an sortzen da Aldudeko Menta etxean, laborari familia batean. Mañex Itçaina eta Jeanne Urrutiaren bost haurren arteko laugarrena da.
1939tik 1947ra, herriko eskola pribatuan ibiltzen da lehen mailako ikasketa zertifikata lortzeko. Bi urte berantago, Uztaritzeko Seminario Ttipian sartzen da eta ondotik Baionako Seminario Handian (1949-1956).
Aljerian bukatzen duen soldaduskatik itzultzean (1956-1958), Donibane Garaziko Mayorga eta Mauleko San Frantzisko kolegio pribatuetan irakasten du eta, garai hartan Kanboko auzapeza zen Michel Labèguriek eskaturik, herriko etxe hartako idazkari nagusi gisa sartzen da ondotik. Lanpostu horretan erretreta arte egonen da (1965-1994).
Kati Malharinekin 1969an ezkondu eta lau haur sortuko dira (Xabier 1971n, Jon 1974an, Xalbat 1975ean eta Joana 1981ean).
Goizik agertzen zaio bertsolaritzaren zaletasuna eta berrogoita hamar bat urtez Michel (1961-2010) Euskal Herriko saio askoren antolatzaile, eramaile edo epaile zereginetan jardunen du.
Euskal Herriko zenbait kultura instituziotan aztarna utzi du ere: Euskaltzaindiko kide ongile (1967) eta ondotik ohorezko kide (2014) izan da, bai eta Euskaltzaleen Biltzarrako lehendakaria ere (1980 -1988).
Euskal Herriko gizon ospetsuez hiru obra argitaratu ditu Michel Itçainak: Michel Labèguerie (1999), Louis Dassance (2008) eta Xalbador (2014).
2025eko ekainaren 12an zendua da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-102 | Xalbador | 1977 | 0:32:39 | Maite Barnetche | |
| 2 | MB-183 | Pertsularien xokoa (azpitituluekin) | 1981 | 0:15:02 | Maite Barnetche | |
| 3 | MB-197 | Bost urte jada | 1981 | 0:16:38 | Maite Barnetche | |
| 4 | MB-206 | Xanpuni omenaldia : 2. partea | 1982 | 0:15:16 | Maite Barnetche | |
| 5 | MB-217 | Bertsularien txapelketa (1. partea) | 1983 | 0:18:44 | Maite Barnetche | |
| 6 | MB-218 | Bertsularien txapelketa (2. partea) | 1983 | 0:18:00 | Maite Barnetche | |
| 7 | 274 | 274 - Michel Itçaina | 2016 | 1:24:05 | Terexa Lekumberri | |
| 8 | abk-2 | Eleketa emankizuna #1: emigrazioa | 2022 | 1:18:34 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Aldude Mentan sortua | 0:05:41 | |
| 2 | Amerikar ametsa | 0:07:40 | |
| 3 | Erlijioaren garrantzia | 0:03:15 | |
| 4 | Kontrabanda Alduden | 0:02:48 | |
| 5 | Bertso-saio antolatzaile eta gai-emaile 1960-1980 urteetan | 0:02:38 | |
| 6 | 1960-1970 hamarkadeetako bertsolari ospetsuak | 0:04:53 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Aldudarren amerikar ametsa | 0:08:10 |