Marie-Catherine izengoitiz Kattin Etcheverry (ezkondu ondoan Cachenaut) 1940ko martxoan sortu zen Buztintze-Hiriberriko Iruleia izeneko etxean. Bere ahizparik gazteena aldiz 1946an sortu zen, aita 1940-1945 urteetan Alemanian preso egon ondoan berriz itzuli zelarik. Kattinen ama sortzez Jatsuarra zen. Bigarren Munduko gerla aitzin ezkondu zen Iruleian. Bost urtez, bere bi koinatuak (bere senarraren bi anaiordeak) eta aita-amaginarrebekin etxaldearen ardura hartu zuten.
Itzultzean, aita fisikoki ahuldua zen. Errenta bat bazuen, gerlan birikak hondatu zituelako. Zendu zen Kattalinek 58 urte zituelarik. Ama zendu zen 65 urte zituelarik.
Kattin lehenik Buztintze-Hiriberriko eskolan ibili zen (1946-1951), gero Uztaritzen zertifikata lortu arte (1951-1954).1955 eta 1959 artean, bi urte pasatu zituen Jatsuko seroren etxean (elkar hunkitzen zuten bi parropiek erretore bera zuten). Hor, sukaldatzen, josten eta brodatzen ikasi zuen.
20 urte inguruan (1959-1960), urte batez egon zen Hazparnen neskato, zapaten egiteko lantegi baten buruzagia zen Trolliet-en etxean. Ondotik, Uharte-Garaziko familia pentsio batean aritu zen bi udaz (1961-1962) eta gero Philippe Cachenaut iholdiarrarekin ezkondu zen 1963ko otsailean. Bost haur ukan dituzte elkarrekin (1964, 1966, 1967, 1971 eta 1979). Bigarrena 1978an zendu zen.
Ezkondu zirenetik, Iruleia baserriak aldaketa handiak izan ditu. Behi esnedunetaz gain, ardiak sartu, arditegia eta heia eraiki eta etxearen barnean moldaketak egin dituzte. 1998 inguruan, 60 urte bete aitzinttoan Kattin erretiratu denetik, beren alaba Dominiquek hartu du segida.
Kattinen senarra 2001ean zendu zen, 68 urtetan. Kattin beti Iruleian bizi da, bera alaba, suhi eta beren hiru haurrekin, baina bakoitzak bere bizitegia badu.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 372 | 372 - Marie-Catherine (Kattin) Cachenaut | 2020-09-24 | 1:07:41 | Buztintze-Hiriberri | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Familia Bigarren Mundu gerla garaian | 0:08:09 | |
2 | Mahastia, garia, artoa eta beste ekoizpenak 1940-1950 urteetan | 0:08:35 | |
3 | Baserriko lanen banaketa | 0:03:13 | |
4 | Buztintze-Hiriberriko herriko bestak. Katixima Jatsun. | 0:02:33 | |
5 | Senargaiaren ezagutza. Gazteria kontrolpean. | 0:02:00 | |
6 | Bizi berri bat 1963an ezkondu ondotik | 0:04:13 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Gaztetasuna, ezkontza eta familia bizia | 0:04:58 | |
2 | Kanpoko lanak | 0:03:49 |