Sauveur (Xalbat) Tristant

1934 / 2021
Afiliazio herria: Irulegi

Sauveur Tristant 1934an sortu da Jararen (812m) oinean dagoen Irulegiko Jauberriborda etxean. Hiru haurreko familia bateko bigarrena da (anaia zaharrena Estatu Batuetara 18 urtetan joan da, arreba gazteago bat, Estatu Batuetan 16 urteko egonaldia egin ondotik  Baionan plantatu dena). 

Sauveur, Irulegiko eskola publikoan eta Hazparneko San Josepe kolegioan (1940-1948) ibili eta soldaduska egin ondotik (1955-1957: hauetatik 28 hilabete Zipren: Suezko ubidearen gatazka) zegoen goibelduratik eta familiako etxalde ttipiko hertsadurez ateratzeko asmoa agertu zukeen. 

Haren arrebak joateko xedea berak baino lehenago agertu zuenez, sortetxean plantatzen da eta geldi-geldia honen garatzean dabil (lurrak erosiz, eraikuntzak altxatuz) anbizio eta deliberamendu handienekin. 25 urtez (1957-1982) ustiatzen duen Jara mendateko Harriak gutiestekoa ez den diru sarrera gehigarria ekartzen dio. 

Jeannerekin 1961eko azaroan ezkondu eta bost haur sortzen zaizkio: Marie-Pierre (1962), Cathy (1964), Bernadette (1965), Jean-André (1967) eta Françoise (1972). 

1975ean, Sauveurek etxe berri eta handia eraikitzen du Jauberribordaren ondoan. Marie-Pierrek (haren ahizpek lagundurik besteak beste) etxaldea kudeatzen du, beste lan batean aritzen baldin bada ere aldi berean. Etxe ohian bizi da bere familiarekin, 2019ko urtarriletik alarguna den Sauveur etxe berrian Françoise alaba gazteenarekin bizi delarik.

Sauveur Tristantek bi kargualdi  bete ditu Irulegiko auzapez gisa (1983-1995).

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 374 374 - Sauveur (Xalbat) Tristant 2020 1:34:41 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Haurtzaroko oroitzapenak (1930-1940) 0:04:01
2 Jarako harrobiak (1957-1982) 0:05:01
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.