Airoski abesbatza eta dantza taldea

Lekukoa(k): Ramuntxo Mugica

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honen gaia Urrunako AIROSKI taldea da. Elkarrizketa batean, abesbatzaren zuzendariak erraten du taldea 1962an sortu zela. Euskal kultura mailan taldeak betetzen duen eginkizuna azpimarratzen du. Urrunako hautetsi batek taldearen arrakasta ere aipatzen du. Elkarrizketa horien artean, AIROSKI abesbatzak kantu zaharrak kantatzen ditu eta taldeko dantzariek ohiko dantza batzuk aurkezten dituzte.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: BX00001273672

Grabaketa herria: Urruña

Data: 1976-02-07

Iraupena: 0:15:21

Media mota: Bideoa

Gaiak: Dantza, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

Beste grabaketa gomendatuak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.