Marko marrazkilaria non da ezagunago?

Lekukoa(k): Marko Armspach

"Errango nuke energia hemen, Euskal Herrian hartzen dudala, entseatzen naiz hemengo energian parte hartzen ahal bezain bat. Baina bizi behar da, jan behar da ere eta diru gutxi da hemen, bereziki marrazkilarientzat, nahiz eta gauzak emeki emeki aldatzen ari diren. Marrazkilari edo gidoilari batentzat ez dago proiektu handirik hemen bizitzeko. Batzuek Euskal Herrian egoteko eta euskaraz lan egiteko hautua egin dute, beste batzuk ez. Nik zabaltzeko hautua egin dut eta horrela gertatu da, kontaktuak banituelako kanpoan. Agian horrek ere, kanpokoei Euskal Herriaz beste ikuspuntu bat ematen die. Gero, interesgarri litzateke jakitea nork irakurri nahi dituen komikiak euskaraz Euskal Herrian orokorrean? Badakigu antzerkiak, bertsuak, dantzak edo kantuak ongi funtzionatzen dutela hemen, baina komikia zailagoa da. Halere hasten da, argitaletxeak agertzen dira, mugimendu bat badago eta marrazkilari asko atxikitzen dira hemen zerbait egin nahi dutelako; hemen gelditzen diren heinean, hemen sortzen dute eta hori garatzen ari da segur."


Lekukoa(k): Marko Armspach

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-23

Iraupena: 0:02:09

Erreferentzia: EKL-15-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-15-9

Gaia(k): Marrazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.