"Ahotsak" bilketaren Ipar Euskal Herriko grabaketak
2018-11-15 ¦ "Ahotsak" bilketa
Euskal kultur erakundeko eta Badihardugu elkarteko ordezkariek 2017ko otsailean izenpetu zuten hitzarmenaren harira, sartu dira Mintzoak.eus plataforman "Ahotsak" egitasmoaren karietara Ipar Euskal Herrian orain arte bilduak izan diren lekukotasunak.
Badihardugu (Debagoiena, Gipuzkoa) elkartearen helburuetako bat Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak biltzea eta hedatzea dela; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta haien euskara eta bizipenak eskuratzea eta herritarren artean zabaltzea.
Helburu horren betetzeko Euskal Herriko hainbat herritako jende adinduei inkestak eginez material audioa zein bideozkoa bildu du. Material hori egokitu eta transkribatu ondoren www.ahotsak.eus webgunean zintzilikatzen dute. 2018ko Abbadia saria lortu du egitasmoak euskararen normalizazioaren alde egindako lanarengatik.
Iparraldean, 180 elkarrizketa baino gehiago egin ditu Badihardugu elkarteak (2018ko datuak).
Xan Aire, Argitxu Camus, Alex Artzelus edo Ainize Madariaga egon dira bilketa lan hori eraman dutenen artean.
Zenbaki batzuk:
- 157 lekuko (gizonezkoak: %61 - Emakumezkoak: %39)
- 1095 pasarte
- 173 oren grabaketa
Bilketa honen dokumentuzko datuak eta eskuragarri ziren bideoak/soinuak Mintzoak.eus plataforman sareratuak izan dira.
Bestalde, lekukoen biografiak, baita ere pasarteen izenburuak eta deskripzioak frantsesera itzuliak izan dira.
Gehiago jakin
- "Iparraldeko Ahotsak" bilduma
- "Badihardugu elkartearekin elkarlanean" (2017ko artikulua)