"hEskuara Amikuzen" dokumentala
2017-12-12 ¦ "Eleketa" programa
Donapaleuko Zabalik elkarteak "hEskuara Amikuzen" dokumentala zabaldu du sarean. Baxenabarreko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan ezagutu duen hondamendiaren eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahaleginaren lekuko da. Eleketa programako hainbat artxibo erabili dituzte horretarako.
Zabalik elkarteak Interneten libre jarri du 2017ko urriaren 21ean Donapaleuko zineman aurkeztu «hEskuara Amikuzen» dokumentala, egileek honela laburbildu dutena: "Bertan lekukotasun desberdinen bidez, hainbat Amikuztarrek hizkuntzarekin duten harremana azaltzen dute sekulan egin ez duten bezala. Gaurko giroari behatzen bada, egun batzuz euskararik ia ez balitz bezala trebeska zenezake eskualdea. Haatik bestelako doinurik ere entzuten da azkenaldian, hizkuntzarekin harremana egunerokotzen ari den jendalde bat ari baita mihia zalutzen. Funtsean erabateko galera baten eta berreskurapen zantzuen kronika da dokumentala, protagonisten eskutik zuzenean" (iturria: argia.eus).
Euskal kultur erakundeak, Eleketa programaren baitan, "Amikuztarrak mintzo" proiektuaren karietara bildu hainbat lekukotasun erabiliak izan dira dokumentalean.