Baigorriko toberak
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek 1973an Baigorrin iragan ziren toberak aurkezten dizkigu. Erreportaiak parte hartzaileen ibilaldia erakusten du herriko karriketan zehar. Pierre BIDART antropologoak esplikatzen du toberetan, herriko gazteriak arauak hautsi dituzten pertsonak epaitu eta zigortzen dituztela, auzi faltsu eta umoretsu baten bidez. Baigorriko pilota plazan iragaten diren tobera hauetan, MATTIN eta XALBADOR bertsolariek, auzitik abiatuz, hau da, herriko alargun baten bosgarren ezkontzaren kasua gaitzat hartuz, bertsoak kantatzen dituzte. Emankizunaren bukaera gisa, Pierre BIDART-ek erraten du toberak ulertzeko, euskaldun izan behar dela
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06011303
Grabaketa herria: Baigorri
Data: 1973-09-17
Iraupena: 0:16:14
Media mota: Bideoa
Gaiak: Toberak
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).