Oztibartarren ahozko oroimenak
2024-11-03 ¦ "Eleketa" programa
Euskal kultur erakundeak "Oztibartarrak lekuko" dokumentala ekoiztu du, Kanaldude herri telebistarekin partaidetzan, Oztibarreko lurraldean gaindi Eleketa programaren baitan bildu lekukotasunekin.
Dokumental hau 2024ko agorrilaren 17an aurkeztua izan zen Donaixti-Ibarren, Oztibarre egunaren karietara. Gero "Eleketa, Oztibarreko ahozko oroimenak" erakusketan erakutsi zen Larzabalen, 2024ko urri hondar arte.
Ondoko lekukoen lekukotasun zatiak agertzen dira : Nane ARHETS (1928, Jutsi), Maddia ARRABIT(1928, Donaixti-Ibarre), Jean-Marie ASTABIE(1956, Bunuze), Jean BACHO (1926, Larzabale-Arroze-Zibitze), Marie-Jeanne BOUZOUT (1942, Larzabale-Arroze-Zibitze), Jakes CASAUBON (1925, Izura-Azme), Jeanne DOXARAN (1921, Bunuze), Panpale ERDOZAINCY (1920, Larzabale-Arroze-Zibitze), Maijan ETCHART (1942, Pagola), Pierre ETCHART (1937, Pagola), Alexandre ETCHEBERRY (1931, Arantsusi), Gaxuxa ETCHELET (1948, Jutsi), Arño ETCHETO (1936, Donaixti-Ibarre), Pettiri HARAMBURU (1931, Donaixti-Ibarre), Janpierra HARISPURU (1937, Ibarla), Kaiet HARISPURU (1948, Hozta), Maddi INCHAUSPE (1921, Donaixti-Ibarre), Maina ITHURRALDE(1925, Izura-Azme), Margitta JAURIBERRY(1929, Bunuze), Pierra LACO (1935, Jutsi), Jean OLHARAN (1933, Larzabale-Arroze-Zibitze), Beñat OURTHIAGUE (1934, Larzabale-Arroze-Zibitze), Pierre PETOTEGUY (1935, Jutsi), Pierrot PREDAIGNE (1948, Izura-Azme), Lucien RUSPIL (1936, Larzabale-Arroze-Zibitze), Pierre SALLES (1929, Izura-Azme), Xemark URRUTY (1947, Donaixti-Ibarre).
Oztibarreko ekonomia tradizionala (laborantza-artzaintza, oihanaren ustiapena, beste ofizioak...), herrietako bizia (etxeko giroa, haurtzaroa, gaztetasuna, elizaren eragina, oroitzapenak...) eta 1960tik hona izan diren kanbiamenduak eta borrokak aipatzen dituzte.