Berriak

Bankako eskolan, 1950 inguruan © Germaine Gainza funtsa

Baigorriko ibarreko ahozko oroimenak

2022-02-15

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa Baigorriko Herriko etxe zaharrean ikusgai izanen da 2022ko martxoaren 26tik maiatzaren 21a arte. Euskal kultur erakundeak, Baigorriko ibarrean baita Garaziko lurraldeko herrietan, XX. mendeko biziaz bildu lekukotasunak agerian emanen ditu karia hortara.

 
© PK 1094/95/1103. Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin

EKE-k transkribatu du 1917an Antoine Suhas presoak Alemanian idatzi gutuna

2021-12-07  ¦  Lehen mundu gerla (1914-1918)

Antoine Suhas Arrangoiztarra 14ko gerlan lau urte pasa egon zen preso Alemanian. Prusiako Komisio fonografikoak egin zizkion grabaketetaz gain, gutun autobiografiko luze bat idatzi zuen, "Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian". Euskal kultur erakundeak interes handiko altxor hau bere osotasunean argitaratzen du hemen, Jasone Salaberriak eta Kattalin Totorikak egin transkripzio lanei esker.

 
Familia bat Arrosan (XX. mendea) © Maite Biscaichipy funtsa

Garazi-Baigorriko ahozko oroimenak

2021-10-21  ¦  "Eleketa" programa

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa Donibane Garaziko Herriko etxean ikusgai izanen da azaroaren 6tik abenduaren 4a arte. Euskal kultur erakundeak, herrian berean baita Garazi-Baigorri lurraldeko herrietan, XX. mendeko biziaz bildu lekukotasunak agerian emanen ditu.

 
© DR - Michel Elgart funtsa

Hego Lapurdiko ahozko oroimenak

2021-08-20  ¦  "Eleketa" programa

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa Donibane Lohizuneko Dukontenia gelan ikusgai izanen da irailaren 12tik urriaren 10a arte. Herrian berean baita inguruko herrietan Euskal kultur erakundeak XXI. mendeko biziaz bildutako lekukotasunak agerian emanen ditu.

 
"Maurice Abeberry omenduz" elkartekideak

Maurice Abeberry gogoan: bilduma bat

2021-06-04  ¦  Artxibo soinudunak

Euskal kultur erakundeak lan berezi bat eraman du, "Maurice Abeberry omendua" elkarteko artxiboak hautatuz eta landuz, Mintzoak.eus Iparraldeko ahozko memoriaren atarian ager daitezen, denen esku izateko gisan. 1950-1980 hamarkadetako pertsonaia garrantzitsu hori ezagutzeko parada ezin hobea.

 
© Euskal kultur erakundea

Lehen Mundu gerlako euskal presoen kantuen transkripzio musikala

2020-11-05  ¦  Lehen mundu gerla (1914-1918)

1916 eta 1917an, Ipar Euskal Herriko hamar euskaldunen kantu eta narrazioak grabatu zituen Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan. Agustin Mendizabalek bildumaren azterketa musikala egin du 2019-2020 urteetan.

 
© Euskal kultur erakundea

Hazparne aldeko herri memoria

2020-11-03  ¦  "Eleketa" programa

Hazparnen aurkeztua izan da lehen aldiz "Eleketa, ahozko oroimenak" izeneko erakusketa ibiltaria. 2007. urteaz geroztik Euskal kultur erakundeak daraman bilketa etnografikoaren uztan oinarritua da. Hazparnen erakutsitako lekukotasun guziak atari honetan ikus daitezke orain, azpitituluz jantzirik.

 
© Christian Jougleux

"Eleketa" ahozko oroimenari buruzko erakusketa Hazparnen estreinatua

2020-07-06  ¦  "Eleketa" programa

Gure ahozko oroimenen altxorrak agerian eman nahi dituen erakusketa ibiltari eta multimedia berria Hazparneko Pierre Espil mediatekan aurkeztuko du lehen aldiz Euskal kultur erakundeak 2020ko irailaren 25etik azaroaren 7ra. "Eleketa, ahozko oroimenak" du izena eta 2007an abiatu memoriaren ikus-entzunezko bilketan oinarritzen da. Hazparnen, herrian berean baita inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo-sorkuntzen laguntzaz.

 
Josette Renaud eta Stéphanie Coulais (Argazkia: EKE)

CERDO baliabide zentroaren aurkezpena

2019-09-05  ¦  Artxibo soinudunak

2019ko ekainaren 25ean, Euskal kultur erakundeak CERDO baliabide zentroaren aurkezpen bat antolatu zuen bere Uztaritzeko egoitzan. Zentro honek Poitou-Charentes-Vendée eskualdeko ahozkotasuna ikertzen eta baloratzen du. Aurkezpenaren bideoa ikusgai dago

 

Ahozko ondare kontsultagune bat Euskal kultur erakundean

2019-01-28  ¦  "Ahotsak" bilketa, Telebistako artxiboak, "Eleketa" programa, Artxibo soinudunak

Ahozko ondarearekin zerikusia duten hainbat ikus-entzunezko dokumentu daude kontsultagarri Euskal kultur erakundean, dagozkien jabe desberdinen baimenarekin beti. Baliabide numeriko horien ezagutarazteko Ahozko ondare kontsultagune bat sortu du bere egoitzan EKE-k, Uztaritzeko Lota Jauregian. Deneri irekia da baina hitzordua hartu behar da.

 
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.