Berriak

Besteak  beste, Emile Larre (1926-2015) euskaltzalearen lekukotasuna bildu zuten "Ahotsak"-eko elkarrizketa-egileek, 2010ean.

"Ahotsak" bilketaren Ipar Euskal Herriko grabaketak

2018-11-15  ¦  "Ahotsak" bilketa

Euskal kultur erakundeko eta Badihardugu elkarteko ordezkariek 2017ko otsailean izenpetu zuten hitzarmenaren harira, sartu dira Mintzoak.eus plataforman "Ahotsak" egitasmoaren karietara Ipar Euskal Herrian orain arte bilduak izan diren lekukotasunak.

 
EKE-ko kontsultagunean (argazkia: Marion Lastiri - EKE)

Maite Barnetche-ren telebista emankizunak EKE-n ikusgai

2018-10-22  ¦  Telebistako artxiboak

Euskal kultur erakundeak eta INA - Frantziako entzun-ikusen erakundeak (Tolosako adarra - INA Délégation Pyrénées) lan amankomuna abiatu zuten 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu "Euskal Herria Orai eta Gero" telebista emankizunen baloratzeko. Elkarlan horren ondorioz EKE-ko egoitzan, Uztaritzen, kontsultagarri dago funts paregabe hori.

 
Euskal preso baten potreta © Romanische Völker Von Hermann Urtel, in Unter fremden Völkern Von Wilh. Doegen. 1925

Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak argitara emanak

2018-10-12  ¦  Lehen mundu gerla (1914-1918), Artxibo soinudunak

Alemaniako preso-esparruetan, Prusiako Komisio fonografikoak grabatu zituen presoak hizkuntzen eta musiken ikertzeko asmoz. Horien artean, 10 euskaldun. Gaur, Euskal kultur erakundean pausatuak izan diren euskal artxibo arraroak Mintzoak atarian aurkeztuak dira eta EKEren egoitzan kontsultagarri.

 
Johañe Etchebarne artzaina (1933-2016).

Ahozko memoriaren bilketa Xiberoan: Eleketa programaren lehen emaitzak eta ondoko urratsak

2018-09-15  ¦  "Eleketa" programa

Joan den irailaren 13an, Maulen, Euskal kultur erakundeak Departamenduaren obragintzapean daraman Eleketa programaren aurkezpen bat egina izan zaie Xiberoko hautsetsi eta kultura eragile batzuei, Mauleko herriko etxearen laguntzarekin. Ahozko memorioaren bilketaren segida Xiberoan aipatua izan da bereziki.

 
Donibane Lohizuneko portua (argazkia: EKE)

Donibane Lohizuneko herri-memoriaren lekuko

2018-08-24  ¦  "Eleketa" programa

Donibane Lohizuneko herriko etxeak bilketa bat sustatu zuen 2012an hiriaren memoria atxikitzeko, hainbat arlo aztertuz: eskulangintza, bizi ekonomikoa, soziokulturala eta kirola adibidez. Lekukotasun guziak Mintzoak plataforman ikusgai dira orain, herriaren eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza bati esker.

 
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Euskal dantzaren urratsetan

2018-07-27  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundeak Iparraldeko hainbat dantzari eta eragileren lekukotasunak bildu ditu 2012 eta 2017 artean, Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin daraman "Eleketa" programaren karietara. Egindako grabaketak xeheki zerrendatzen dituen datubasea sareratu dugu, bi hizkuntzatan. Lekukotasun batzuen zatiak ikusteko parada ematen du ere.

 
André Cros bilduma - Tolosa (Toulouse)-ko artxibotegia - CC BY-SA 4.0

1968ko maiatzeko gertakariak euskaldun batzuen oroitzapenetan

2018-05-11  ¦  "Eleketa" programa

Duela 50 urteko manifestaldiak, grebak eta mugimenduak ekarri dizkigute gogora "Eleketa" programaren karietara Euskal kultur erakundeak bildu zonbeit lekukotasunek. 

 
Argazkia: Zabalik elkartea

"hEskuara Amikuzen" dokumentala

2017-12-12  ¦  "Eleketa" programa

Donapaleuko Zabalik elkarteak "hEskuara Amikuzen" dokumentala zabaldu du sarean. Baxenabarreko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan ezagutu duen hondamendiaren eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahaleginaren lekuko da. Eleketa programako hainbat artxibo erabili dituzte horretarako.

 
Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako bideo-kliparen irudi bat.

Mondragon Unibertsitateko ikasleak ahozko memoriaren bilketaren komunikazioa aztertzen

2017-09-06  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundea eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partaidetzaren baitan 2016-2017 ikasturteko Gradu bukaerako lanarentzat, Aretxabaletako Ikus-entzun komunikazioko Beñat Galfarsoro, Gorka Uriarte eta Iñaki Tena ikasleek "Eleketa" ahozko memoriaren bilketaren azterketa kritikoa eraman dute. Ikerketa horren karietara, bilketa programaren komunikazio bideak jorratu dituzte, proposamenak eginez eta promoziorako bideo bat ekoiztuz.

 
EKE-ko eta Badihardugu-ko kideak bildurik.

Badihardugu elkartearekin elkarlanean

2017-03-09  ¦  "Ahotsak" bilketa, "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundeko eta Badihardugu elkarteko ordezkariek hitzarmena izenpetu zuten 2017ko otsailaren 17an. Honen bidez, Deba ibarreko euskara elkarteak www.ahotsak.eus webgunean bildurik dituen Ipar Euskal Herriko lekukotasunak katalogatu eta erabiltzeko aukera ematen dio EKE-ri. Trukean, EKE-ren jabegoan diren hainbat testigantza eskuratuko ditu Badiharduguk. 

 
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.