Xiberoako ahozko oroimenak
2023-07-24 ¦ "Eleketa" programa
2023ko irailaren 9tik azaroaren 4a arte "Eleketa, Xiberoako ahozko oroimenak" erakusketa Maule-Lextarren egonen da ikusgai. Euskal kultur erakundeak ekoiztu instalazio multimedia eta interaktibo honetan Zuberoako 65 lekukok beren bizipenen eta oroimenen berri emanen digute.
2007an, Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi zuen: ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz.
EKE-k Eleketa fondoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. "Eleketa, ahozko memoriak" multimedia erakusketa xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.
Hazparneko lurraldean estreinatu zen 2020an eta 2021eko irailean Donibane Lohizunen erakutsi, Hego Lapurdin bildu altxorrak baloratuz. 2021eko udazkenean Donibane Garaziko herriko etxean ezarri genuen eta 2022ko primaderan Baigorrin.
Irailaren 9tik azaroaren 4a arte Maulen izanen da ikusgai, bi tokitan banaturik, Mauleko mediatekan. Bertan Xiberoako 65 lekukok (ikus beherago zerrenda) beren bizipenak eta oroimenak aipatuko dizkigute bideo-pasartez pasarte.
Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.
Maite Barnetche kazetariak (1941-1986) telebista publikoarendako "Euskal Herria orai eta gero" lema pean Xiberoan egin hainbat erreportaje bilduak dira ere erakusketan.
Bestalde, horien denen osagarri, erakusketan jorratu hainbat gairekin zerikusia duten Baionako euskal museoko zonbait objektu ikusten ahalko dira karia hortara, partaidetza berezi baten baitan.
Gehiago jakin
Ondoko baliabideak erabil "Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketaren edukiez gehiago jakiteko.
- Accoceberry, Maiteja (1988, Larraine)
- Aguer, Agnès (1944, Gamere-Zihiga)
- Aguer, Junes (1932, Gamere-Zihiga)
- Aguergaray, Léonie (1952, Muskildi)
- Araguas, Maddalen (1955, Gotaine-Irabarne)
- Aramburu, Jean-louis (1969, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta)
- Arhancet, Michel (1947, Atharratze-Sorholüze)
- Arhie, Maddi (1940, Idauze-Mendi)
- Armagnague, Marie-Pierre (1962, Ainharbe)
- Arotcharen, Jean-Baptiste Battitta (1926-2019, Idauze-Mendi)
- Artçanuthury, Gabrielle (1954, Idauze-Mendi)
- Barneix, Julien (1950, Larraine)
- Barthe, Mailuisa (1925, Urdiñarbe)
- Bassaber, Felix (1951, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta)
- Bayle, Aña (1942, Urdiñarbe)
- Bedaxagar, Jean-Michel (1953, Urdiñarbe)
- Berrogain, Luisa (1947, Urdiñarbe)
- Bordaçarre, Arnaud Allandu (1936, Iruri)
- Bouillon, Gaxuxa (1932, Maule-Lextarre)
- Burguburu, Ambroise (1946, Santa Grazi)
- Casenave-Harigile, Junes (1924-2018, Santa Grazi)
- Castillon, Graxiana (1994, Eskiula)
- Castillon, Ximun (1935-2016, Eskiula)
- Chilopé, Michel (1948, Urdiñarbe)
- Claverie, Pierre (1943, Maule-Lextarre)
- Dalgalarrondo, Elisabeth (1940, Urdiñarbe)
- Dascon, Fantxoa (1941, Idauze-Mendi)
- Davant, Jean-Louis (1935, Urrüstoi-Larrabile)
- Davant, Joana (1932, Urrüstoi-Larrabile)
- Erbin, Johañe (1938, Sohüta)
- Estecahandy, Jean-louis Lulu Ibar (1928, Barkoxe)
- Etchebarne, Johañe (1933-2016, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine)
- Etchebarne, Joseph Jojo (1936, Barkoxe)
- Etchebarne, Pierre (1931, Barkoxe)
- Etchebest, Johañe (1980, Ligi-Atherei)
- Etchecopar, Michel (1963, Gotaine-Irabarne)
- Etchegoyen, Benoît (1935-2017, Garindaine)
- Etchegoyhen, Philippe (1940, Idauze-Mendi)
- Etxart, Niko (1953, Altzürükü)
- Etxebarria, Gonzalo (1954, Barkoxe)
- Faurie, Margot (1964, Espeize-Undüreine)
- Gastellussarry, Maddi (1973, Muskildi)
- Iriart, Ihitz (1987, Aloze-Ziboze-Onizegaine)
- Jaragoyhen, Jakes (1933, Altzürükü)
- Larrandaburu, Oihana (1985, Larraine)
- Lauga, Grégoire (1988, Ainharbe)
- Laxagueborde, Dominique Etchandyber (1936, Mendikota)
- Lechardoy, Germaine (1926, Barkoxe)
- Lechardoy, Jean-Fabien (1952, Barkoxe)
- Lougarot, Arnaud (1937, Gotaine-Irabarne)
- Morot Monomi, Ferdinand (1922-2015, Sohüta)
- Nicibar Bürgübürü, Dominique (1930-2020, Atharratze-Sorholüze)
- Perez, Armand (1944, Maule-Lextarre)
- Perez, Juan Cruz (1932, Maule-Lextarre)
- Pitrau, Anita (1936, Atharratze-Sorholüze)
- Poineau, Francis (1956, Mitikile-Larrori-Mendibile)
- Queheille, Battitte (1952, Altzürükü)
- Queheille, Margaita (1930-2015, Barkoxe)
- Queheille, Patrick Kanpo (1964, Barkoxe)
- Recalt, Dominika Titika (1959, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta)
- Recalt, Jean-Pierre (1952, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta)
- Recalt, Yolande (1950, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta)
- Tartachu, Erramun (1923-2015, Urdiñarbe)
- Tauzin Benoît (1990, Gamere-Zihiga)
- Zamponi, Maider (1996, Liginaga-Astüe)
- Olharen antolaketa eta ebilmoldea
Philippe Etchegoyhen
(13 min.) - Olha, txotxa eta parteliantak
Philippe Etchegoyhen
(13 min.) - Felix, Eltzegaineko artzaina
Félix Bassaber
(16 min.) - Jeistetik landa, gaznatzea
Felix Bassaber - Grégoire Lauga
(10 min.) - Ama eta emazte laborantxan
Anita Pitrau
(10 min.) - Ardi ezne prezio eta axuri sormarkaren borroka 1980 urteetan
Michel Arhancet
(13 min.) - Ossau-Iraty sormarka: ezagüpena eta desafioa
Francis Poineau
(11 min.) - Lürra eta etxebizitza
Benoît Tauzin
(9 min.) - Hartza eta otsoaren mehatxüa
Benoît Tauzin
(6 min.) - Emazte eta laborari
Marie-Pierre Armagnague - Maddi Gastellussarry
(14 min.) - Transmisionea eta geroa
Francis Poineau - Maddi Gastellussarry - Maider Zamponi
(10 min.) - Ürzo ihizteka sareetan
Michel Chilope
(15 min.) - Ürzo ihiztekaren garapena eta ondorioak
Julien Barneix
(9 min.) - Leiendak eta kabale sinbolikoak
Junes Casenave
(9 min.) - Sasuen eta aroaren ezagütza
Junes Casenave
(7 min.) - Espartinagintzaren eta oskigintzaren historia Maulen
Armand Perez
(11 min.) - Larraine, gordekako igarangia bigerren gerla denboran
Julien Barneix
(14 min.) - Xiberoako mainüak
Junes Aguer - Michel Chilope
(8 min.) - Buhameak Garindainen
Benoît Etchegoyhen
(5 min.) - Lehen herri kontratüa Xiberoan (1976)
Frantxoa Dascon
(13 min.) - Etxeetako arta zerbütxüa Xiberoan (1983)
Léonie Aguergaray
(15 min.) - Emazteak maskaradan eta pastoralean
Pierre Etchebarne, Ximun Castillon, Germaine Lechardoy, Yolande Recalt, Ihitz Iriart
(12 min.) - Emazteen eta gizonen leküa dantzan orai
Graxiana Castillon, Margot Faurie, Fabien Lechardoy
(5 min.) - Pastoralaz oritzapen zonbait
Jean-Michel Bedaxagar, Erramun Tartachu, Junes Casenave, Jean-Louis Davant, Pierre Etchebarne, Jean-Louis Estecahandy, Ximun Castillon
(15 min.)
- Ainharbe
(1978, 18 min. - BO00001273728) - Santa Graziko bizia
(1979, 18 min. - BO00001273747) - Larraine
(1981, 14 min. - RBC06011961) - Koblakariak Xiberoan
(1984, 15 min. - RBC06016340) - Xiberoako herri kontratüa
(1985, 15 min. - RBC06033497) - Artzaintza Xiberoan
(1971, 15 min. - RBF06047644) - Ürzo ihizteka Iratin
(1972, 13 min. - RBF06047662) - Etxarriko formakuntza zentroa
(1977, 17 min. - BO00001273704) - Urdiñarbeko kooperatiba
(1982, 15 min. - RBC06012023) - Altzürüküko maskarada
(1972, 16min. - RBF06047651) - Maskaradak Eskiulan
(1983, 17 min. - RBC06017396) - Etxahun Iruri
(1977, 16 min. - RBC06011863) - Urdiñarbe, pastorala beno lehen
(1980, 15 min. - RBC06011957) - Robert le Diable pastoralaren prestatzea
(1976 - 15 min. - RBC06011825) - "Pette Basabürü" Pagolako pastorala
(1983, 13 min. - RBC06017418) - "Allande Oihenart" pastorala
(1985, 16 min. - RBC06033510) - Pierre Topet Etxahun Barkoxe
(1986, 14 min. - BO00001273929)