Bidaia bat Iholdi-Oztibarreko herri memorian barna

2024-12-23  ¦  "Eleketa" programa

Azkenaldi honetan 550 bideo-lekukotasun baino gehiago baita ere muntaketa tematiko desberdinak sarean eman ditugu atari honetan. Daramagun Eleketa ikus-entzunezko bilketatik datoz. Iholdi-Oztibarreko lurraldean grabatutako lekukotasun horiek XX. mendean gure aitamek eta aitatxi-amatxiek ezagutu dituzten bizimodua eta aldaketa nagusiak ekartzen dizkigute gogora.

Irisarriko

Irisarri herriko paisaia © Euskal kultur erakundea

Sarean berriki ezarri ditugun bideo-pasarte eta muntaketa horiek 55 pertsonekin egin elkarrizketetatik hautatuak izan ziren eta publikoari erakutsiak "Eleketa, Iholdi-Oztibarreko ahozko oroimenak" erakusketaren aurkezpenen karietara, Larzabalen (2024ko agorrila) eta Irisarrin (2024ko urria).
Mintzoak.eus plataforman ikus daitezke denak.
2021etik goiti zabaldu genituen Hazparne aldeko, Hego Lapurdiko, Garazi-Baigorriko edo Zuberoako korpusak aberastuko dituzte, besteak beste.

Oroitaraz dezagun 2007. urteaz geroztik garatzen duela Eleketa programa Euskal kultur erakundeak, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obralaritzaren pean, erakunde honen jabegoan direlarik bildutako grabaketak.
Gaur arte 500 lekukotasun baino gehiago bilduak izan dira karia hortara, gehien-gehienak euskaraz.

Xehetasunak

  1. Maddi AGUERRE (1932, Irisarri)
  2. Claude ARHANCHET (1942, Landibarre)
  3. Nane ARHETS (1928, Jutsi)
  4. Maddia ARRABIT (1928, Donaixti-Ibarre)
  5. Jean-Marie ASTABIE (1956, Bunuze)
  6. Jean BACHO (1926, Larzabale-Arroze-Zibitze)
  7. Marie-Jeanne BOUZOUT (1942, Larzabale-Arroze-Zibitze)
  8. Jakes CASAUBON (1925, Izura-Azme)
  9. Marie DAGORRET (1920, Irisarri)
  10. Jeanne DOXARAN (1921, Bunuze)
  11. Aña DUHALDE (1925, Iholdi)
  12. Panpale ERDOZAINCY (1920, Larzabale-Arroze-Zibitze)
  13. Bernard ETCHART (1938, Irisarri)
  14. Maijan ETCHART (1942, Pagola)
  15. Pierre ETCHART (1937, Pagola)
  16. Joseph ETCHEBEHERE (1936, Irisarri)
  17. Alexandre ETCHEBERRY (1931, Arantsusi)
  18. Jeanne-Marie ETCHEGOINBERRY (1924, Irisarri)
  19. Gaxuxa ETCHELET (1948, Jutsi)
  20. Arño ETCHETO (1936, Donaixti-Ibarre)
  21. Beñat ETCHEVERRY (1917, Irisarri)
  22. Anbrox FRANCHISTEGUY (1936, Iholdi)
  23. Erramun FRANCHISTEGUY (1925, Iholdi)
  24. Fernand FRANCHISTEGUY (1928, Iholdi)
  25. Laurent GARAT (1935, Armendaritze)
  26. Pettiri HARAMBURU (1931, Donaixti-Ibarre)
  27. Henri HARAN (1923, Irisarri)
  28. Mathilde HARAN (1930, Irisarri)
  29. Janpierra HARISPURU (1937, Ibarla)
  30. Kaiet HARISPURU (1948, Hozta)
  31. Jean-Baptiste HEGUY (1935, Iholdi)
  32. Aña IDIEDER (1925, Irisarri)
  33. Pierre-Arnaud IDIEDER (1957, Irisarri)
  34. Maddi INCHAUSPE (1921, Donaixti-Ibarre)
  35. Kaiet INDABURU (1921, Iholdi)
  36. Pierre IRIBARREN (1929, Irisarri)
  37. Maina ITHURRALDE (1925, Izura-Azme)
  38. Margitta JAURIBERRY (1929, Bunuze)
  39. Pierra LACO (1935, Jutsi)
  40. Juanita LACOURREGE (1928, Irisarri)
  41. Daniel LAGOURGUE (1931, Landibarre)
  42. Germaine MINABERRY (1935, Irisarri)
  43. Jean OLHARAN (1933, Larzabale-Arroze-Zibitze)
  44. Marie-Jeanne OTHARAN (1929, Irisarri)
  45. André OURET (1931, Suhuskune)
  46. Ttale OURET (1941, Suhuskune)
  47. Beñat OURTHIAGUE (1934, Larzabale-Arroze-Zibitze)
  48. Manex PAGOLA (1941, Landibarre)
  49. Pierre PETOTEGUY (1935, Jutsi)
  50. Pierrot PREDAIGNE (1948, Izura-Azme)
  51. Lucien RUSPIL (1936, Larzabale-Arroze-Zibitze)
  52. Jean-Pierre SAINTE-MARIE (1934, Landibarre)
  53. Pierre SALLES (1929, Izura-Azme)
  54. Beñat SOULE (1947, Irisarri)
  55. Xemark URRUTY (1947, Donaixti-Ibarre)

 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.